2008/11/26

Hegazkinez egin dezagun bidaia

Jefferson Airplane da taldearen izena, esan daiteke psikodelia eta LSD drogaren erabiltzaie sutsuak izan ziren, 1969 Woodstock rock festibalaren kontzertu gogoratuenetakoa da hau. 66tik 74ra diskak kaleratzen haritu ziren 10 estudio diska eta 2 zuzeneko editatu zituzten, guztiak top 20ren gainetik egon ziren salmenta zerrendetan.

Talde honen influentzia nagusia The Beatles, The Byrds eta The Lovin' Spoonful dira, baita garai hartako Folkak asko influentziatu zituen. 1967an bere diskarik garrantzitsuena kaleratzen dute "Surrealistic Pillow" bertan bere bi kanturik ezagunenak aurkitzen ditugu, "White Rabit" (kanta honetan ikusten da, LSDak duen influentzia berahiengan, baita Alicia en el Pais de las maravillas Lewis Carroll idazlearen liburua eta Ravel-en Boleroak influentzia) eta "Somebody To Love".

Ondorengo urteetan eta 1991rarte taldeak aldaketak izango ditu, non baita taldearen izena "Jefferson Airplanetik", "Jefferson Starship The next Generation" izenarekin ezagutzen dira gaur egun.

Hemen duzue Woodstock festivalean egindako kontzertu horren oroigarri bat;

2008/11/02

Eskolatik atera zen gitarjolea

Australian sortu zen taldea baina kutsu eskoziarrarekin 1973. urtean. Bi anaiak sortu zuten, Angus eta Malcolm Young. Angus bere jazkera bereziarekin famatua egin da, eskolako uniformearekin jazten da kontzerturo 73. hasi zirenetik. Taldeak 21 diska kaleratu ditu azkena aurten "Black Ice" izenarekin.

Taldeak kolpe handia jaso zuen 1980. urtean bere abeslaria Bon Scoot, abeslaria bere okan ito zen. Orduztik Brian Johnson dago abeslari moduan, bere ahots urratuarekin.

Urte guzti hauetan taldeak arrakasta oso handiak izan ditu, Highway to Hell, T.N.T, Thunderstruck, Back in Black. Azkenekoa Back In Black 42 milioi diska saldu zituzten mundu osoan 22 milioi bakarrik Estatu Batuetan, eta 10 disca salduenen artean dago Michael Jackson-en Thriller-en atzetik.



2008/10/31

Igande Beltza


Ozzy Osbourne, Tony Iommi, Geezer Butler eta Bill Ward-ek osatu zuten heavy metala sortu zuen lehen taldea. 1968. urtean kokatu behar gara, Birminghan, Inglaterran.

1970 lehen diska kaleratu zuten Black Sabbath izenekoa, geroztik 7 diska gehiago kaleratu zitunten 1978an Ozzy-k taldea utzi zuen arte. Ondoren 1997an berriro batu zen taldea Ozzy Osbournek egin zuen festibalean parte hartzeko eta horrek 2006 urterarte iraun zuen. Black Sabbath oso kanta ezagunak egin ditu bere historian zehar, "War Pig", "Paranoid", "Sabbath Bloody Sabbath" etab...

Ozzy-k taldea utzi zuenean eta bertara bueltatu zen arte Ronnie James Dio abeslariak hartu zuen bere lekua. Askotan taldea iskanbila handietan sartuta egon da, batzuek kontatzen dute, kontzertu batean Ozzy-k saguzar bat hartu eta buru ozkada batez kendu ziola. Berak beti esan izan du asmakizun hutsa dela.

Hementxe duzue "Paranoid" kanta belgikako telebista saio bateko irudiak.




2008/10/28

Voodooaren Semea

Badakit 70. hamarkadari buruz ari naizela, baina batzuetan honelako musikariak ezin dira kalean utzi hamarkada batekoak ez izateagatik, hau da gaurko kasua, James Marshall Hendrix, edota mundu guztiak ezagutzen duen moduan, Jimmy Hendrix, esan genezake gitarjole honen bizitza oso motza eta azkarra izan zela, 1970. urtean hil zen 27 urte zituelarik, ez dakit zergatik izango den baina beste musikari oso garrantzitsuak musikaren historian 27 urterekin hil zeren ere, Kurt Cobain, Janis Joplin eta Jim Morrison besteak beste.

Askotan hitzegin da garai honetako musikariek drogekin zituzten erlazioak, benetan zein punturaino sustantzia horiek lortzen zuten haien barneko gauza guztiak musikarekin erlazionatzera. Jakin badakigu Jimik marihuana eta LSD-a kontsumitzen zuela biziki, eta bere heriotzan lo egiteko pirulak eta alkoholaren efektua izan zela. Hala utzi dezagun bere alde iluna eta sartu gaitezen zuzenean bere musikarekin.

Hendrix-en kantak urteak pasa ala ezin dira ahaztu, nere kasuan nire aitak zuen bilino batean entzundako kantengatik dator nire miresmena gizon honen inguruan, gitarra nola miresten zuen, nolako soinuak sor zitezkeen, eta noraino hel zitekeen gizaki baten burua hori lortzeko.

Besterik gabe hemen duzue Hendrix bere momentu gorenean.

2008/10/27

Hidenburg-ek sortu zuena

Urteak joan eta etorri eginten dira eta musika taldeak ere. Hala ere eta daramadan ildoa jarraituz oraingoan datorren taldea aurreko biekin bat egiten dute nere pentsakerarekin, hau da, 70. hamarkadak musikari onenak eman dituela. Oraingoan Led Zeppelin, nork ez du iñoiz amets egin "Stairway to Heaven" kantarekin, Bratinia Handiko laukote garrantzitsuenetakoa dugu, Jimmy Page, Robert Plant, John Bonham, John Paul Jones.

Beti esan izan da hauek gizakiaren alde ilunarekin oso gustura zeudela, jakin badakigu Jimmy Page Aleister Crowleyren jarraitzaile sutsua zela eta horren frogagarri Eskozian zuen udako etxe baten jabe egin zen Page. Taldearen influentziak oso mistikoak izan ziren, eskandinabiako kultura, exoterismoa, Tolkein idazlearen liburuak izan dira erreferente nagusia talde honentzat.

Nere gomendia da egun bat hartu ezazutela eseri sofan eta lasai entzun talde miresgarri honen edozein diska benetan pena merezi du eta.

Kolore arroxaren boterea

70. hamarkadako musikaren jarraitzeko bigarren geldialdia neritzat oso garrantzitsua den beste talde batekin egingo dugu Pink Floyd.

1972.an kaleratu zuten lehen zuzenekoa, aurretik 3 diska kaleratuak zituzten baina hasieran aipatutako zuzenekoa, "Live in Pompey" da niretzat musikaren historian egindako zuzeneko ikusgarrienetakoa, ez bakarrik lokazioagatik, baizik musika eda irudien artean lortzen duten unibertsoagatik pantailatik begiak ez kentzera eramaten dizuena. Zuzenekoa Adrian Maben-en esku dago zuzenduta, pelikula Vesubiok estalitako erromatar hiri zaharrean. Ummagumma eta Meddle-ren lanak, besteak beste, antzinako anfiteatro batean interpretatzen dira.

Espero dut zuen gustokoa izaten jarraian dagoen bideoa "Echoes" kantari dagokio niretzat unibertsoan zehar aurki ditzazkegun soinuetan inspiraturik dagoena.

On egin




2008/10/26

Musika apur bat guztiontzat

Musikaren munduan gauza asko aldatu dira, errenazimendutik hasita, barrokoa, erromantizismoa, ondoren xx. mendeko musika. XX. mendean musikaren aldaketa sakona gertatu zen, 20. hamarkadako erritmoetatik hasita, rock & roll-a...

Baina guztien gainetik niretzat pertsonalki hamarkada bat izan da musikarentzat berezia, eta hori 70eko hamarkada da. Nire blog honetan 70. hamarkadak eman dituen talde garrantzitsuenak aurkezten saiatuko naiz, ez bakarrik rock munduan baita Jazz-a reggea eta orokorrean musika mota guztietan egon diren talde garrantzitsuenak.

Gaur hasiera moduan niretzat munduko talde onenari buruz hitz egin nahi dizuet RETURN TO FOREVER.

Talde hau 1972an sortu zen baina bi urte berandugorarte ez zen gaur ezagutzen dugun formazioa bateratu, batetik taldearen sortzailea eta piano jole ospetsua Chick Corea, Al Di meola gitar jolea, Lenny White bateria jolea eta Stanley Clarke baxu jolea. 1976. urtean Romantic Warrior diska kaleratu zuten, zein kritiko askorentzat musikan egindako obra garrantzitsuenetako bat bezala kontsideratua dago.

Taldea 80. hamarkadan desegin zen 78an beste aldaketa batzuk jasan eta gero. Baina aurten 2008. urtean bueltatu dira Estatu Batuetan eta ondoren Europatik kontzertu sorta bat eskaintzeko.