Musikaren munduan gauza asko aldatu dira, errenazimendutik hasita, barrokoa, erromantizismoa, ondoren xx. mendeko musika. XX. mendean musikaren aldaketa sakona gertatu zen, 20. hamarkadako erritmoetatik hasita, rock & roll-a...
Baina guztien gainetik niretzat pertsonalki hamarkada bat izan da musikarentzat berezia, eta hori 70eko hamarkada da. Nire blog honetan 70. hamarkadak eman dituen talde garrantzitsuenak aurkezten saiatuko naiz, ez bakarrik rock munduan baita Jazz-a reggea eta orokorrean musika mota guztietan egon diren talde garrantzitsuenak.
Gaur hasiera moduan niretzat munduko talde onenari buruz hitz egin nahi dizuet RETURN TO FOREVER.
Talde hau 1972an sortu zen baina bi urte berandugorarte ez zen gaur ezagutzen dugun formazioa bateratu, batetik taldearen sortzailea eta piano jole ospetsua Chick Corea, Al Di meola gitar jolea, Lenny White bateria jolea eta Stanley Clarke baxu jolea. 1976. urtean Romantic Warrior diska kaleratu zuten, zein kritiko askorentzat musikan egindako obra garrantzitsuenetako bat bezala kontsideratua dago.
Taldea 80. hamarkadan desegin zen 78an beste aldaketa batzuk jasan eta gero. Baina aurten 2008. urtean bueltatu dira Estatu Batuetan eta ondoren Europatik kontzertu sorta bat eskaintzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario