2008/10/28

Voodooaren Semea

Badakit 70. hamarkadari buruz ari naizela, baina batzuetan honelako musikariak ezin dira kalean utzi hamarkada batekoak ez izateagatik, hau da gaurko kasua, James Marshall Hendrix, edota mundu guztiak ezagutzen duen moduan, Jimmy Hendrix, esan genezake gitarjole honen bizitza oso motza eta azkarra izan zela, 1970. urtean hil zen 27 urte zituelarik, ez dakit zergatik izango den baina beste musikari oso garrantzitsuak musikaren historian 27 urterekin hil zeren ere, Kurt Cobain, Janis Joplin eta Jim Morrison besteak beste.

Askotan hitzegin da garai honetako musikariek drogekin zituzten erlazioak, benetan zein punturaino sustantzia horiek lortzen zuten haien barneko gauza guztiak musikarekin erlazionatzera. Jakin badakigu Jimik marihuana eta LSD-a kontsumitzen zuela biziki, eta bere heriotzan lo egiteko pirulak eta alkoholaren efektua izan zela. Hala utzi dezagun bere alde iluna eta sartu gaitezen zuzenean bere musikarekin.

Hendrix-en kantak urteak pasa ala ezin dira ahaztu, nere kasuan nire aitak zuen bilino batean entzundako kantengatik dator nire miresmena gizon honen inguruan, gitarra nola miresten zuen, nolako soinuak sor zitezkeen, eta noraino hel zitekeen gizaki baten burua hori lortzeko.

Besterik gabe hemen duzue Hendrix bere momentu gorenean.

No hay comentarios: